'Azoka Herritik' ospatuko da Sanjuandegin, zapatuan

'Azoka Herritik', zapatuan./
'Azoka Herritik', zapatuan.

AZPEITIA.

«Tokiko sorkuntza eta ekoizpenari bide eman, zentzuzko kontsumoa bultzatu, kaleetako bizitza soziala indartu eta auzolanaren zein elkarlanaren bidez herri justu eta bizi bat» lantzeko helburuarekin, beste behin, 'Azoka Herritik' egitasmoa antolatu du Elkar-ekin taldeak. Zapatuan, hilaren 16an ospatuko da Sanjuandegin.

Alde zaharrean irailean egiten den azokaz gain, Sanjuandegikoak ere bere lekutxoa egin du herriko agendan azken urteetan, eta bide horretan «aletxo bat jartzeko gogoz» elkartu dira aurtengoan ere. Elkar-ekinekoek bidelagun izango dituzte Xanjuandei Auzolanean taldeko lagunak.

Ohitura bihurtu den bezala, artisauak, baserritarrak, bigarren eskuko materiala, xaboi biodegradagarria, kooperazio taldeak, haurrentzat jolasak, kultur emanaldiak eta bestelakoez gozatzeko aukera izango dute Sanjuandegira gerturatzen direnek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos