Azoka Herritik egitasmoaren barruan, egun handia izango da gaurkoa

AZPEITIA.

'Baloreen azoka' izenburupean egindako hitzaldia eta gero, abian da asteazkenetik Azoka Herritik egitasmoa. Atzo, baserritarren azoka eta plazatarrak ekimena burutu ziren eta Gaztetxean afari begetarianorekin itxi zen eguna. Gaur izango du Azoka Herritik-ek egun handia. Egun osoan zehar hainbat ekimen antolatu dira. Honela, goizeko 10:00etatik aurrera zoka desberdinez gozatzeko aukera izango da Plaza Nagusian. Baserritarrak, artisauak, bigarren eskuko materiala, kooperazio taldeak, Oinatz Elkarte animalista eta beste hainbat eta hainbat elkarte izango dira bertan, 14:00etara bitartean. Arratsaldean, artisauak izango dira plazan eta kirolak hartuko du Frontoi Txikia (pilota eta xakea). Musika eta dantzak ere izago du tartea eta 23:00etan, Arkupehotsak egitasmoko lehen kontzertuak izango dira Sanagustinen.

Fotos

Vídeos