Ausardiaz betetako egitarauarekin datoz XXXV. Euskal Antzerki Topaketak

Udal ordezkari eta teknikariak eta XXXV. Euskal Antzerki Topaketetan parte hartuko duten eragile desberdinak aukezpen ekitaldian.
/E.A.
Udal ordezkari eta teknikariak eta XXXV. Euskal Antzerki Topaketetan parte hartuko duten eragile desberdinak aukezpen ekitaldian. / E.A.

Azaroaren 1etik 26ra bitartean euskarazko antzerkia izango da protagonista

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Teloia altzatzera doa. Beste urte batez, udazkenarekin batera antzerkia bihurtuko da protagonista Azpeitian. Azaroa antzerkiaren hilabetea izango da. Hilaren 1etik hasi eta 26ra bitartean «programazio oparoa» eskainiko dute 35.ez ospatuko diren Euskal Antzerki Topaketek. Heldu, haur, amateur nahiz antzerkigintza profesionalak izango du tartea Topaketa hauetan.

Zitaren garrantzia azpimarratzeko antzerki munduan murgildutako aktore eta zuzendariak, herriko kulturgintzan dihardutenak eta udal ordezkariak bildu ziren atzo udaletxeko pleno aretoan. Bertan izan ziren, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Josu Labaka Kultura batzordeburua, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Elias, Azpeitiko Antzerki Eskolako irakasle Alaitz Olaizola, Txalo Produkzioakeko kide Xabier Agirre, Metrokoadroka Kolektiboko Oier Guillen, Atx Teatroko Iñaki Ziarrusta, Zestoako Interpretazio Eskolako Manolo Gaztañaga, gaztetxeko antzerki alternatiboen zikloko antolatzaile Erika Olaizola eta Kulturaz Kooperatibako ordezkari Aitor Bengoetxea. Azpeitiak antzerkiari emandako «bultzada» nabarmendu zuten eta batik bat, ekarri zuen gogora Etxeberria alkateak, «krisi egoeran ere antzerkiaren aldeko apustua egin dugu urteetan herrian baina, zoritxarrez, iaztik, beste erakundeen diru laguntzarik ez da jaso. Hala ere, hartutako konpromisoari eutsiko diogu», esan zuen.

V
Antzerki Eskolen Eguna
Azaroak 1
Plaza Nagusian, Ehaze eta Metrokoadroka taldearen eskutik.
Antzezlanak
Azaroak 3. 21
30, 'Miss karaoke'
Azaroak 4. 21
30, 'Ez dok hiru'
Azaroak 5. 17
00,'Mendi tontorrean'.
Azaroak 9. 21
00, 'Erbeste edo sahiets baten aldarrikapenak'
Azaroak 10. 21
30, 'Hau da nire ametsen kolorea'.
Azaroak 11. 21
30, 'Etxeko saltsak'.
Azaroak 12. 17
00, 'Azken itzulia' (Soreasun) eta 'Plisti-plasta' (Dinamoan).
Azaroak 17. 21
30, 'Heriotza bikoitza'
Azaroak 18. 21
30, 'Hysteria'
Azaroak 19. 17
00, 'Lunaticus circus'.
Azaroak 26. 18
00, 'Maurizia'.
Eskola antzerkia
Azaroak 13, 14, 15 eta 16
11:00etan eta 15:30ean, Soreasun.
Antzerki alternatiboa
Azaroak 23. 21
30, 'Hozkailua'
Azaroak 24.21
30, 'Bihotz salataria'.
Azaroak 26. 18
00, 'Maurizia'.
Erakusketa
Azaroak 1tik 17ra arte
'Zirkoa eta txotxongiloak', Corado Masacci-ren txotxongilo tailerra eta erakusketa Foru Ibilbidea 7ko aretoan, goiz eta arratsaldez.

Iñaki Ziarrusta aktoreak, esaterako, Durangoko azokarekin alderatu zituen Antzeki Topaketak. »Durango liburuarekin bezala da Azpeitia antzerkiarekin eta euskararekin. Ingurukoak balio bat ematen diogu baina antzerkitik bizi garenontzat, goi mailako plaza da». Programazioarekin dagoen «ausardia» azpimarratu zuen.Xabier Agirre aktorea eta Txalo antzerki taldeko kideak urte asko daramatza Azpeitira etortzen, «luju bat zen hona etortzea eta egun hala izaten jarraitzen du».

Soreasu antzokia izango da beste behin Topaketetako ardatz baina beste eszenatoki batzuetan ere izango dira saioak. Hala, Gaztetxeak an-tzerki alternatiboaren zikloa hartuko du beste behin (saioak 21:30ean izango dira baina aurretik, 20:00etan jantoki begetarianoa eskainiko dute). Azaroaren 9an izango da udaletxeko ganbaran, 21:00etan. Aurtengoan, Dinamoa Sormen Gunea ere beste paradetako bat izango da eta hiru ostiraletan, antzerki ondoren, topaketa egingo da bertan.

Sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira azpeitia.eus webgunean. Horrez gain, Soreasu antzokiko lehiatila obra baino ordubete lehenago zabalduko dute . Helduek bost euro eta 14 urte bitartekoek 3 euro ordaindu beharko dute sarrera. Gaztetxean eskainiko diren emanaldiak, berriz, doan izango dira. Sarerrakin batera txartel batzuk banatuko dira ikusleen artean , hauek obraren inguruko puntuazioa eman dezaten. Amaiaren ikusleen saria emango da.

Topaketak ezagutaraztera emango dituen kartela Valen Garcia diseinatzaile azpeitiarrak egin du. 900 euroko saria jasoko du egileak.

Más

Fotos

Vídeos