Borrar
Udal arduradun, teknikari eta Gazteria saileko begiraleak. UDALA
Astelehenean zabalduko da udal udaleku irekietan izena emateko epea

Astelehenean zabalduko da udal udaleku irekietan izena emateko epea

Hilaren 25era arte izango da horretarako aukera eta Gazte Informazio Bulegoan egin beharko da inskripzioa

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Jueves, 17 de mayo 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ekainerako eta uztailerako udaleku irekiak antolatuko ditu Azpeitiko Udalaren Gazteria Sailak. Eskuprogramak egunotan banatuko dituzte ikastetxeetan, eta izena emateko epea datorren astelehenean zabalduko dute.

Adinaren arabera, haurrak sei taldetan banatuko dituzte, eta talde bakoitzak bere egitaraua izango du. Honako hauek dira taldeak: Udan Txiki (HH 3ko umeak); Udan Koxkor (HH 4 eta 5ekoak); Udan Jolas (LH 1 eta 2koak); Udan Mugi (LH 3 eta 4koak); Udan Alai (LH 5 eta 6koak); eta Udabentura (DBH eta Batxilergokoak).

Udan Txiki, Udal Koxkor eta Udan Jolas taldeetako haur eta gaztetxekoek ekainaren 25tik uztailaren 20a bitartean izango dituzte udalekuak, bi txandatan: lehenengoa, ekainaren 25etik uztailaren 6ra; eta bigarrena, uztailaren 9tik 20ra. Oraindik egitaraua zehazteko dute, begiraleek ekainean landuko dutelako. Udan Txikin, lehen txanda bukatu eta gero, aukera emango dute bigarren txandan izena emateko; beste taldeetan, aurrez eman beharko da izena.

Udan Mugi eta Udan Alai taldeetako gaztetxoek ere ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean izango dituzte udalekuak, baina astebeteko lau txandatan. Aipatzekoa da, egitaraua osatu aurretik, udalekuen antolatzaileak adin tarte horretako gaztetxoekin bildu direla haien nahiak eta beharrak zeintzuk diren jakiteko.

Udabenturan, hilabete osorako eskaintza prestatu dute, baina, nerabeek aukera izango dute egun solteak hautatzeko eta bakarrik gustuko dituzten ekintzetan izena emateko. Antolatzaileek eta gazteek elkarlanean osatu dute egitaraua.

Antolatzaileek jakinarazi dute, azken urteetan egin dute moduan, aurten ere zenbait ekintza herriko hainbat eragilerekin elkarlanean gauzatuko dituztela.

Ahalik eta ume gehienek parte har dezaten, gurasoei erraztasunak eman nahi dizkie Udalak. Horrela, aurten lehenengoz, zaintza zerbi-tzua eskainiko da, egunero , 09:00etatik 10:00etara, Sanjuandegiko Txiki Txoko Ludotekan, eta HH 3tik LH 6ra arteko umeei zuzenduta egongo da.

Maiatzaren 25a arte

Astelehenean (maiatzak 21) zabalduko da udalekuetan izena emateko epea, eta azken eguna maiatzaren 25a izango da. Gazte Informazio Bulegoan egin ahalko da eta aste horretan goizez zein arratsaldez irekita egongo da, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios