Asteartetik aurrera eskuratu ahal izango da 2018rako kultur bonoa
Aurreko urteetako abantailez gainera, berrikuntzak ere izango ditu txartelak Kulturaz Kooperatibak eta Udalak, seigarrenez, bultzatu dute ekimena
Kulturaz Kooperatibak eta Azpeitiko Udalak, elkarlanean, seigarrenez bultzatuko dute kultur bonoa. «Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea» da helburua, Kulturazeko kide Kepa Urbietaren esanetan. Asteartetik, hilaren 19tik, aurrera izango dira salgai Sanagustin kulturgunean.
2018rako antolatu diren kontzertu, dantza, antzerki eta jaialdietarako abantailak eskaintzen ditu kultur bonoak eta «erabiltzeari erraztasunak eman nahi» zaizkio, ahalik eta emanaldi gehienetara joateko. Gainera, «langabetuei, ikasleei, gazte txartelaren jabeei eta jubilatuei», erraztasunak emango dizkiete «denera heltzeko ahalegina» eginez, azaldu du Josu Labaka Kultura batzordeburuak. Izan ere, «denek bultzatzen dute gaur gure herrian hain arrakastatsua den kultur dinamika».
Kooperatibaren oinarriei eutsiz, ikuskizunetan «aniztasunari» erreparatuko diote «guztion gustuko gauzak ekartzen saiatuz», azaldu du Urbietak. «Aniztasuna, adina eta oreka» hartu dira kontuan eta ez da aldaketarik izango salneurriari dagokionean. Horrela, 60 euroren trukean eskuratu ahalko da Sanagustin kulturgunean eta langabetuek, jubilatuek nahiz Gazte txartela dutenek, %50eko deskontua izango dute, beraz, 30 euroren truke erosi ahal izango dute bonoa. Ohi bezala, salgai jarriko den bono kopurua «mugatua» izango da.
Horrez gainera, berritasun batzuk ere izango ditu. Txartelek kode bat eramango dute. Horrela jabeek www.kulturaz.eus webgunean sartuta txartelaren erabileraren berri jakin ahalko dute.
Bestalde, honakoak izango dira bonodunentzat abantailak: Sanagustin kulturguneko ekitaldietan 8 kon-tzertu doan; umeentzako ikuskizunak doan (haur+heldu); Arte eszenikoak ere prezio erdian izango dira eta Soreasu Antzokiko ekitaldietan, prezio erdia ordainduko dute.
Azkenik, www.kulturaz. eus webguneko agenda atalean bonoa erabili ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bono jabeentzako jakingarri gisa.
Kultur bonoaren abantailez gozatzera animatzeko-edo, kulturaz kooperatibako kideek aurreratu dituzte jada datorren urtean eskainiko diren ekitaldietako batzuk. Hala, Nogen+Anita Parker izango dira Sanagustinen urtarrilaren 13an, Aurora&The Betrayers, otsailaren 24an; Atom Rhumba, martxoaren 10ean edo Izaro, maiatzarek 4an, besteak beste.
Lo + leído
Top 50
- 1
Expertos impartirán hoy charlas en unas jornadas sobre 'Ética en la intervención sociosanitaria'
- 2
Mikel Reparaz ofrecerá una conferencia esta tarde en Sanagustin
- 3
Araberri- Sammic partidara joateko autobusak antolatu dira eta izena aurrez eman behar da
- 4
Azpeitia llora la muerte de Iñigo Larrañaga
- 5
Sesenta pilotos tomarán la salida mañana en el Rallysprint de Azpeitia
- 1
«El avión está aparentemente normal y podemos intentar el vuelo, pero no podemos obligar a nadie a permanecer dentro»
- 2
«Seguro que desde el cielo cuidarás de Aitana y David junto a tu madre. Nosotros desde aquí te ayudaremos»
- 3
El vídeo del robo de cremas que precipitó la caída de Cifuentes
- 4
Los duques de Cambridge aúpan la moda guipuzcoana
- 5
El vídeo promocional de La Concha ronda el millón de visualizaciones en menos de un mes