Aste Santuan Azpeitia ezagutzeko «hamaika arrazoi» izango da

Turismo zinegotzi Agustin Lizarralde eta teknikari Alaitz Aguado./
Turismo zinegotzi Agustin Lizarralde eta teknikari Alaitz Aguado.

Herriak duen ondare historikoaz eta kulturalaz gainera, tren turistikoa martxan ipiniko du Udalak beste behin

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Azpeitia «hamaika arrazoirengatik da erakargarria bisitarientzat. Hainbat naturgune eta ondare historiko dago ikusteko herrian. Hor daude Loiola, Izarraitz, Parrokia, Madalenako ospitalea, Izarraizko atea parkea, Basazabal. Bada zer ikusia eta zer sentitua gure herrian», adierazi du Udaleko Turismo zinegotzi Agustin Lizarraldek.

Ate Santua horretarako paregabea da. Beraz, hainbat plan azaldu dituzte Udaletik jai egun hauetan egiteko. Horietako bat izango da bereziki Aste Santurako ipiniko duten tren turistikoa. Honela, Turismo Sailak prestatutako egitarauaren barruan Loiola eta Alde Zaharra lotuko ditu tren turistikoak larunbatean eta igandean.

Zapatuan, hilak 31, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara abiatuko da trena, orduero, Perez Arregi plazatik. T'erdietan Loiolako basilikaren aurrean hartu ahal izango da.

Igandean, apirilak 1, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da, orduero, Perez Arregi plazan eta t'erdietan Loiolako basilikaren aurrean izango da.

Horretaz gain, Igarako errotan bisita gidatuak ere antolatu dituzte.

Igarako errota

Hilaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna izan zen, eta hori ospatzeko izango dira bisita gidatuak gaurtik, ostegunetik, astelehenera bitartean. Honela, gaur, 11:00etan eta 12:00etan dira. Bihar, 11:00etan eta 12:00etan.

Zapatuan eta igandean, 11:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 18:00etara bitartean zabalik izango da errota eta arduradun batek azalpenak emango ditu. Azkenik, astelehenean, 11:00etan eta 12:00etan izango dira bisitak.

Burdinbidearen Euskal Museoa

Burdinbidearen Euskal Museoa ere zabalik izango da egunero, honako ordutegian: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Gainera, ohi bezala, Lasaora bitartean, lurrunezko trenean irteerak izango dira.

Gaur, osteguna, 12:00etan eta 17:00etan. Bihar, ostirala,12:00etan eta 17:00etan. Zapatuan,igandean eta astelehenean, 12:00etan eta 17:00etan izango dira irteerak.

Ekoetxea ere zabalik izango da egun hauetan, goiz eta arratsaldez, igandean ezik, goizez bakarrik izango baita irekita. Bestalde, bisitarientzat informazio puntu desberdinak zabalik izango dira.

Honela, Azpeitiko turismo bulegoa, Plaza Txikian; Loiolako turismo bulegoa edota Santutegikoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos