Artile bilketa egingo da asteartean, uztailak 4

DV AZPEITIA.

Artilearekin dauden arazoak ikusita, aurten lehenengo aldiz, Urola Kostako Landa Garapaneko Elkartea-URKOMEk , artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du Urola Kostan.

Horretarako, 50 ardi baino gehiago dituzten baserritar guztiekin, idatzi baten bitartez harremanetan jarri da, eta izendatutako puntuetara artilea eramateko aukera emango zaie.

Baita artilea jasotzeko duen edozeinek ere eraman dezake. Bilketa, uztailaren 4an egingo da.

Itxitako zakuetan

Artilea bezperan eraman beharko da bilketa gunera eta ondo itxitako zakuetan eta lehorra egon beharko da. Azpeitiko kasuan, lapatx zabortegira eraman behar da 8:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian. Egun horretan euria eginez gero, uztailaren 14ra atzeratuko da artilearen bilketa.

Fotos

Vídeos