Arrakastatsua izan da Ollagorrak antolatutako XXXV. Usakume tiraketa

AZPEITIA.

Zapatuan, hilak 22, Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta, XXXV. Usakume tiraketa, Ollagorra txapelketa jokatu zen. 163 parte-hartzaile aritu ziren lehian, eta Juan Manuel Zapian Errazkin izan zen irabazlea.

Egun guztian zehar egin zen txapelketa Odria auzoko zelaietan. Parte-hartzaile eta ikusle asko gerturatu zen eta «denak oso gustora ziren txapelketaren mailarekin eta ikusgarritasunarekin», adierazi dute antolatzaileek.

Adin guztietako parte-hartzaileak eta herri desberdinetakoak izan ziren bertan». Tiratzaile guztien artean, hamar pertsonek egin zuten 'full plenoa' eta orokorrean usakume asko jo ziren».

Azken txanpan, hiru herritar sailkatu ziren eta «maila handia erakutsiz», Juan Manuel Zapian izan zen irabazlea.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie «laguntzaile guztiei, parte-hartzaileei nahiz ikustera eta animoak ematera gerturatu ziren denei». Honakoa izan zen sailkapena. Sari nagusian: Juan Manuel Zapian, Patxi Barreiro eta Jose Luis Juanes sailkatu ziren lehen hiru postuetan. Beteranoen mailan, Jose Luis Juanes izan zen garailea. Lehen herritarrarentzat saria Aitor Aramendirentzat izan zen eta bazkidea, aldiz, Iñaki Azkue. Junior mailan, Eneko Maiz izan zen lehena eta emakumezkoetan, Gotzone Alemelek irabazi zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos