Arnaldo Otegi eta beste hiru mahaikideren arteko solasaldia, bihar Sanagustinen

DV AZPEITIA.

Azpeitiko EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegi, David Fernandez (CUP), Francesc Matas (Esquerres per la República Catalana) eta Carmen Da Silva (BNG) izango dira bihar, asteazkena, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean.

Zein da Estaturik gabeko herrien errealitate soziala eta politikoa? Kataluniako gatazka politikoak irekiko al du abagunerik konstituzioaren galdeketa gauzatu eta herritarren borondateari bide egiteko? Abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeak zein egoera politiko eta sozialetan egingo dira? Hauek izango dira besteak beste, eran-tzungo dituzten galderak, bihar, Konstituzio Egunaren harira. «Konstituzio eguna, batzuen-tzat, ospakizun eguna izanik ere, guretzat aldarrikapen eguna da. Euskal gizarteak onartu ez zuen, eta onartzen ez duen, Konstituzioa goratzeko inolako arrazoirik ez dago. Aldiz, hamaika dira Konstituzio horren itzalean urra-tzen diren eskubideak. Ozen salatu beharreko urraketak», adierazi dute EH Bildutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos