Argazkilaritzarekin eta sormenarekin lotutako bi ikastaro eskainiko dira urrian

Udalak EUErekin duen akordioaren baitan antolatu dira eta dagoeneko eman daiteke izena. 18 euroko prezioa du matrikulak

DV AZPEITIA.

Udalak UEUrekin duen akordioaren baitan , bi ikastaro berri jarriko dira abian Azpeitian. Elkarlanean antolatu ohi dituzte ikastaroak eta era berean, herriko eragile desberdinek hartu ohi dute parte. Kasu honetan, Kultur Mahaiarekin eta Argazki Elkartearekin elkarlanean eraman ahal izango dira eskolak, izan ere, argazkilaritzarekin eta sormenarekin lotutako bi ikastaro ipiniko dira abian urrian.

Argazki kontakizuna eta istorioak garatzeko estrategiak landuko dira lehen ikastaroan, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren eskutik. «Hi-tzaren eta irudiaren oihartzuna» landuko da, bakoitzaren indarraz jabeturik, bien arteko harremanak jorratuko» dira, antolatzaileen esanetan.

Honela, punta-puntako argazkilarien lan egiteko erak aztertuko dira, baliabide nagusiei etekina nola ateratzen dieten jakiteko (espazioa, denbora, ekintza, egitura, narra -tzailea, etab). Horrez gainera, «argazkiak eta testuak lantzeko eta uztartzeko» hainbat adibide ere ikusiko dira.

Ikastaroa urriaren 31n hasiko da eta azaroaren 28an bukatu, saioak astearteetan 18:00etatik 21:00etara izango dira, Argazki elkartearen egoitzan. Izena emateko azken eguna urriaren 17a da.

Gaitasun sortzaileari ateak ireki-tzen izango du izenburutzat bigarren ikastaroak. Itziar Garcia Urbieta ikerlari eta hezitzaileak eskainiko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikastaroaren oinarria «gaitasun sortzaileari erreparatzea» da. Lan indibiduala egiten hasiko dira parte hartzaileak, ondoren bakoitzaren «sormen-sentsibilitate, sormen-estilo eta sormen- intentsitatea besteenarekin harremanetan jartzeko eta, harreman modu horietan aten-tzioa jarriz, komunikazio eta interakzio modu egokiak bilatzeko».

Ikastaroa urriaren 16an hasiko da eta azaroaren 13an bukatu, saioak astelehenetan 18:00etatik 21:00etara Baigera I-eko azken solairuan izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 9a izango da.

Izen emateak irekita daude eta herritarrek udaletxeko gizarte zerbitzuan (Plaza nagusia 5) edo ikastaroak@azpeitia.eus e-postaren bidez egin daiteke inskripzioa. Bi ikastaroetako matrikula 18 eurokoa izango da azpeitiarrentzat.

Bullyingaren inguruan

Ikastaro horiez gain, bullyingaren inguruko adituekin egun beteko jardunaldiak prestatzen dihardute UEU eta Azpeitiko Udala. Azaroaren amaieran izango direla aurreratu dute udal ordezkariek: «Herriko ikastetxe, guraso zein eragile ezberdinek gai honen inguruko kezka handia erakutsi digute, eta haien beharren araberako egitaraua prestatzen ari gara, gai honek dituen ikuspegi ezberdinak aditu ezberdinekin landu eta azter-tzeko», aurreratu du Estitxu Elduaienek. Egitaraua osatzen ari direla azaldu dute eta urriaren erdi alderako aurkeztuko dutela gaineratu du zinegotziak. Euskal Herri osoko adituek parte hartuko dutela adierazi du, eta «guraso, irakasle, eta interesa duen orok» parte hartzeko aukera izango du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos