Lau antzezlan ikusteko parada asteburuan Antzerki Topaketen barruan

DV AZPEITIA.

XXXV. Euskal An-tzerki Topaketak bigarren astean sartu dira eta asteburu honetan lau saio eskainiko dira. Gaurtik hasi eta igandera bitartean, adin guztietako publikoarentzat eskaintza izango da Soreasu an-tzokian. Gaur, ostirala, esaterako 'Hau da nire ametsen kolorea' lana taularatuko du Compagnie Rouge Eleak. 21:30ean izango da, Soreasun.

Bihar, zapatua, ordu eta leku berean, Txalo produkzioak-en eskain-tza izango da. 'Etxeko saltsak' lana eskainiko dute Ane Gabarain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino aktore ezagunek.

Bi saio izango dira igandean. Bata Soreasu antzokian eta Dinamoan, bestea. 17:00etan hasiko dira biak.

Antzokian bertan, 'Azken itzulia' lana ikusteko aukera izango dute haur nahiz helduek. Théatre des chimeres konpainiaren lana da 'Azken itzulia'. Aldiz, Dinamoa sormen gunean (antzokiaren alboan), 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako lan bat eskainiko dute. 'Plisti-plasta' du izenburua eta Pantzart teatroak taularatuko du.

Asteburua igarota, astelehenetik aurrera eskola antzerkiak hartuko du antzokia lau egunetan.

Fotos

Vídeos