Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi du Euskal Herriko III. Txapelketa

Gipuzkoako puntu desberdinetako jendea bildu zen Azoka plazan. 214 lagun guztira.

Adunako Aburuza eta Astigarragako Irigoien-Herrero sagardotegiak gelditu dira bigarren eta hirugarren lekuan

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Azpeitian izan zen pasa den zapatu gauean Euskal Herriko III. Sagardo txapelketa herrikoia. Bigarrenez egin zuten bertan -lehen edizioa ere Azpeitian izan zen-txapelketa eta oraingoan ere arrakastatsua izan zen zita, izan ere, 214 lagunek hartu zuten parte. Afaltzera bertaratu ziren lagunak izan ziren epaimahai lanetan aritu zirenak, eta haiek emandako puntuen arabera, Andoaingo Gaztañaga sagardotegia izan zen nagusi, 1.555,5 punturekin. Bigarren sailkatu zen Adunako Aburuza sagardotegia, 1.486,5 punturekin. Irigoien-Herrero sagardotegia izan zen hirugarrena, 1.450 puntu jasota. Lehen hiru sailkatuek Eusko Label eta kalitatezko zigilua duten produktuen sorta bana jaso zuten Hazi fundazioaren eskutik, baita Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen oroigarria eta Azpeitiko Udalak finalerako prestatutako oroigarriak, Mikel Sanjuan tailugileak egindakoak.

Fotos

Vídeos