Añares Rioja taldean jokatuko du Araia Peña gernikarrak

Aitor Zubizarretak ere Iraurgin jokatuko du. /ISB
Aitor Zubizarretak ere Iraurgin jokatuko du. / ISB

Aitor Zubizarretak Iraurgin jokatuko du RetaBet Bilbao Basketek fitxatu eta talde azpeitiarrari laga ondoren

DV AZPEITIA.

Añares Rioja taldean jokatuko du Araia Peña gernikarrak Iraurgi SBk bere fitxaketa aurkeztu ondoren. ISB pixkanaka taldeak osatuz doa eta Peñaren fitxaketak Añares Riojaren jokoaren antolaketan lagunduko du. Zaleek goza-tzeko moduko talde lehiakorra osatu nahi dute ISBkoek. Ez da lehen aldia Peñak maila honetan jokatuko duena, aurretik Ibaizabal taldean jardun du.

Bestetik, Aitor Zubizarretak ere Iraurgin jokatuko du RetaBet Bilbao Basketek fitxatu eta talde azpeitiarrari laga ondoren. Horrela, Sammic ISBn jadungo du Zubizarretak Urrezko LEB ligan talde bizkaitarrarekin hiru urteko kontratua sinatuta. Azpeitiarra da Aitor Zubizarreta eta txikitatik ISBra lotuta egon da, baina azken lau urtetan AEBtan izan da saskibaloian jokatzen eta profesional gisa osatzen.

Fotos

Vídeos