Anaitasunaren aurka jokatuko du bihar Lagun Onak taldeak

Ikusle ugari izan zen Garmendipen jokatutako azken derbian. /  E.A.
Ikusle ugari izan zen Garmendipen jokatutako azken derbian. / E.A.

17.00 etan hasiko da derbia eta sarrerak gaurtik aurrera izango dira eskuragarri

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Anaitasuna izango da Lagun Onak futbol taldearen hurrengo arerioa. Bihar, zapatua, jokatuko da derbia, 17:00etatik aurrera, Txerloian. Azpeitiarrak nagusi izan ziren Garmendipen aurrez jokatutakolehian baina Anaitasuna azken postuetan dagoela ikusita, gogoz eta zaletuen aurrean partida irabazteko asmoz irtengo dira zelaira. Azkoitiar ugari izan zen Anaitasunak Garmendipen jokatu zuenean. Orain, Lagun Onaketik ere gauza bera gerta dadin, Txerloira gerturatzeko deia luzatu dute.

Sarrerak 15 euroan ipiniko dira salgai eta gaurtik, ostiraletik aurrera eskuratu ahal izango dira, Txerloia futbol zelaiko lehiatilan. Gaur, 18:30etik 19:30era bitartean. eta bihar, larunbata: 11:00etatik 12:00etara bitartean. Partida aurretik ere sarrerak erosteko aukera izango da 16:15etik aurrera.

Lagun Onak taldeak garaipena eskuratu zuen pasa den jardunaldian, Getxoren aurka eta Igor San Miguelen mutilek berriro ere konfidantza hartzeko moduan dira. Azken bi lehiak galdu ostean, berriro ere garaipenaren bidean sartu direlako. «Albiste garrantzitsua izan zen Lagun berriro ere hiru puntuen bidera itzultzea. Konfiantzaz gainezka ekin zaio larunbateko derbiaren atariko asteari» azaldu dute klubetik.

2 eta 1 irabazi zion pasa den zapatuan Lagun Onakek Getxo taldeari. Hiru puntu horiei esker zazpigarren lekuan dira azpeitiarrak, 43 punturekin.

Saraivaren debuta

Alexandre Saraiva Da Costa Ribeiro (1998, Azpeitia) erdilariak lehen minutuak jokatu zituen Getxoren aurka. Min hartuta zelaia utzi behar izan zuen Ximonen lekuan sartu zen Alex. Jokatzeko izan zituen hogei minutu pasatxoan sendotasun eta seriotasun handia erakutsi zuen. Berez Erregional mailako taldean badago ere, azken aldian partida batzuk pasa ditu Hirugarren mailakoekin. Larunbatean sortu zitzaion jokatzeko lehen aukera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos