Borrar
Lagun Onakek etxean jokatutako azken partida. E.A.
Amurrioren aurka jokatuko du bihar Lagun Onakek (17.30)

Amurrioren aurka jokatuko du bihar Lagun Onakek (17.30)

San Sebastian Egunean partida izanda, zaletuen artean kilo bat angula zozkatuko ditu klubak

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Viernes, 19 de enero 2018, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Futbol zaleek eta batik bat, Lagun Onakeko zaletuek egun handia izango dute biharkoa. Izan ere, San Sebastian Eguneko jaia ospatzeaz gain, hirugarren mailako taldearen partidaz gozatzeko aukera ere izango dute arratsaldean. 17:30etik aurrera Amurrio taldea hartuko du Lagun Onakek Garmendipen.

Igor San Miguelen mutilek ez dute festarako tarterik izango San Sebastian bezperan sailkapeneko aurreko postuei eutsi nahi badiete. Bigarren buelta hasita, puntu bakarra etxeratzea lortu zuten pasa den jardunaldian. Aurretik, herrian, jarraitzaileak gustura laga zituzten Errege Egunean jokatutako lehian eta ikuskizun polita izan zen Garmendipe elurtuan, 2 eta 0 irabazi zieten Santurtziri. Goian daude sailkapenean. Sestao River taldearengandik puntu bakarrera eta Realarengandik bira. Durangokoak dira aurrenak sailkapenean, 39 punturekin, eta Beasain da bigarrena, 38rekin. Aldiz, biharko aurkariak hamalaugarren postuan daude, 27 punturekin. Amurriok 1 eta 2 galdu zuen pasa den jardunaldian Portugalete handiaren kontra.

Lagun Onak futbol taldeak zaletuak animatu nahi ditu Garmendipera hurbildu daitezen bihar. Kilo bat angula zozkatuko dute.

Hiru kadete, Realarekin

Bestalde, urtea hasi berri den honetan, berri pozgarria ere bada Lagun Onakeko gaztetxoentzat. Izan ere, Mirari Uria, Haizea Uranga eta Elene Viles Lagun Onakeko jokalari kadeteak (Elenek regionalarekin jokatzen du baina kadetea da) Realarekin entrenatzen hasi dira duela gutxi.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios