Borrar
Itsasiko dantzari gazteak fin-fin aritu ziren taula gainean eta pausoak ongi baino hobeto ikasi dituztela garbi utzi zuten.
Amaitu dute ikasturtea Itsasikoek

Amaitu dute ikasturtea Itsasikoek

Urtean zehar ikasi dutena erakutsi dute dantza eskolakoek Sanagustin kulturgunean

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Miércoles, 6 de junio 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturtea azken urratsak ematen ari den honetan eta sasoiari dagokion moduan, piskanaka-piskanaka herriko talde desberdinak ari dira urteari amiera ematen eta hilabete hauetan guztietan ikasi dutena erakusteko garaia da.

Honela izan da Itsasi Euskal Kultur Taldeko kideentzat ere. Pasa den zapatuan ospatu zuten Sanagustin kulturgunean ikasturte amaierako emanaldia. Dantza eskolako gaztetxoek ikasitako pausoak dantzatu zituzten guraso, aitona-amona eta lagunen artean. Jendez bete zen kultur gunea eta une politak igarotzeko aukera izan zuten gerturatutakoek. Pieza ezberdinen bidez emanaldia biribila, alai eta koloretsua osatu zuten taldeko neska-mutikoek.

Orain, merezi duten atsedenaldia hartzeko unea iritsi zaie eta datorren ikasturtean berriro ere gogo biziz euskal dantzak ikasten jarraitzeko aukera izango dute Itsasi Euskal Kultur Taldeko kiderik gazteenek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios