'Alanis' filma eskainiko du gaur Paradisu Zinema zineklubak, ohi bezala, 21:00etan

DV AZPEITIA.

'Alanis' film argentinarra eskainiko du gaur, astazkena, Paradisu zinema zineklubak. Ohi bezala, 21:00etan izango da emanaldia. Ama eta prostituta den emakume baten istorioa kontatzen du filmak eta hainbat sari jaso ditu zinema jaialdietan. Honela, iazko Donostiako Zinemaldian hiru sari eskuratu zituen: Anahi Bernerik zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; Sofia Galak emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra; eta Espainiako Lankidetza Saria.

Dinamoan ikusi ahal izango da filma. Sarrera hiru eurokoa da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos