Alain Mateos irabazle, Higuera de la Serenan

DV AZPEITIA.

Alain Mateos azpeitiar xake jokalari gazteak Higuera de la Serenako (Extremadura) Xake Ligaxkako irabazle suertatu da. Bertan oporretan zegoela bertako txapelketan parte hartzeko izena eman zuen Mateosek. Abuztuaren 4an gazteen mailan, 15-18 urte bitartean, jokatu zuen azpeitiarrak, bost partida irabazi ondoren garaile izendatu zutelarik. Ligaxka denbora limiterik gabe jokatu zuten eta Alain Mateos jokalari guztien artean gazteena zen.

Bestalde, Eneko Alberdi Andorrako Openean izan zen xakean bere abilezia erakusten. Uztailaren 23tik 30era luzatu zen txapelketan bi puntu lortu zituen Alberdik eta 140 postua eskuratu zuen.

Fotos

Vídeos