Aizkorrin amaitu eta Erlon hasiko du urtea Lagun Onak MBak

DV AZPEITIA.

Urtero legez, abenduaren 31n Aizkorrira ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. 7:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik. Otzaurtera autobusez joango dira eta handik oinez igoko dira Aizkorriko tontorrera. Behin tontorra eginda, Arantzazura jaitsiko dira eta 14:00etan izango da itzulerako autobusa. Nahi duenak tontorrera igo gabe San Adriango pasabidea igaro eta Urbiara joan ahal izango du.

Gaur da izena emateko azken eguna, ohi bezala, mendi bazkunaren webgunean edo mendizaleen tabernan bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta ikasleek eta langabetuek hiru euro. Gainerakoek, berriz, sei euro.

Urte berria, aldiz, Erlora egingo duten ibilaldiarekin hasiko dute Lagun Onakekoek. Plazatik abiatuko dira 9:00etan. Urte berriari ongietorria emateko, xanpaina, ardoa eta turroiak dastatu ahal izango dira. 11:00etan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos