'Agorrila' ikuskizuna eskainiko du gaur Gero Axular taldeak Soreasu antzokian

'Agorrila' ikuskizunaren kartela. /
'Agorrila' ikuskizunaren kartela.

1813. urteko abuztuaren 31n Donostian gertatu zen sutea ardatz duen emanaldia 19:00etan hasiko da

DV AZPEITIA.

Gero Axular Donostiko dantza taldearen azken emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute gaur, zapatuan, Soreasu An-tzokira hurbiltzen direnek. Bertan, 'Agorrila' ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan hasita.

Gero Axular Donostiako dan-tzari gazteek osatzen duten dan-tza taldea da. Euskal kultura sustatzea du helburu, folklore tradizionalarekiko interesa piztuz zein ikuskizun berritzaileak eskainiz, betiere euskal dantza tradizionaletan oinarrituta. Guztira sei ikuskizun sortu dituzte, 2004an hasi zirenetik: Sasi Artean, Lamien Basoa, Talaia, Xereta, Argizaiola eta Itzal Galdua. Bi urtean behin plazaratzen dute lan berri bat eta azkenekoarekin igoko dira Soreasuko oholtzara, 'Agorrila' izenekoa.

Iazko martxoan eskaini zuten Donostiako Victoria Eugenia an-tzokian eta geroztik emanaldi ugari eskaini dute bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere.

1813ko abuztuaren 31ko Donostiako sutea eta orduko gertakari gogorretan oinarrituta dago 'Agorrila' ikuskizuna. 80 dantzarik maitemindutako bikote gazte baten istorioan oinarrituta osatzen dute ikuskizuna. 1810 eta 1813. urteen artean soldadu frantsesek hartuta zuten Donostia. Dena den, bizi-tzak aurrera jarraitzen zuen ezinbestean soldaduek okupatutako hiri hartan. Goizero pozarren joaten zen neska bat Trinitate kaleko iturrira, begiz jota zuen mutila bidera aterako zitzaiolakoan. 1813ko abuztuaren 31n, ordea, Ingalaterrako eta Portugalgo armadek egundoko sarraskia egin zuten Donostian, eta neska-mutilek bakoitzak bere bidea hartu behar izan zuten. Beraz, maitasun istorioa ardatz duela, duela mende batzuk atzera eramango ditu ikusleak 'Agorrila' ikuskizunak. Hori guztia eszenografia landu batekin eta zuzeneko musikarekin, argiak landuz, istorioari zen-tzua eta erritmoa emateko.

Atxorrotxeko gaztelua

Igandean, 11:00etan, Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, hitzaldia emango du Beni Agirrek Sanagustinen Atxorrotzeko gazteluaren inguruan. Eskoriatzan dagoen gazteluaren dokumentala osatu berri dute Nabarraldek eta Hernani Errotzen taldeak. Kafe naparrean parte hartzeko gonbidapena luzatu du Napar Zuzterrak taldeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos