Abuztuan ere Azpeitian erosi

Asteartean izango da datorren asteko azoka eguna.
Asteartean izango da datorren asteko azoka eguna. / A.S.

ALEX SILVA AZPEITIA.

Saninazioak ixteko «Saninaziyotako zozketa potoloa» egin zuen Bertanek. Uztailaren 28an plaza nagusian egindako ekitaldian zezenketetarako bi sarrera bikoitz, pilotarako bi sarrera bikoitz eta barraken sarreren bi sorta zozkatu zituen bere bezeroen artean.

Ez bakarrik hori, ekitaldia aprobetxatu nahi izan zuten kanpaina osoan zehar Azpeitia txartelarekin ordaintzen zuten bezeroen artean zozketaz banatutako 100 sari sorpresak aurkeztu eta banatzeko. Kasu honetan sari berezia 'Bertan bizi, Bertan Erosi' eslogana zuen kirol poltsa ederra izan zen, guztira 100.

Baina hori amaituta, abuztuan herrian dauden bizilagunak bertako, tokiko eta gertuko zein konfian-tzazko zerbitzurik gabe lagatzea onartezina dela iritzita, Bertan merkatari elkarteko ia denda guztiak abuztuan beraien ateak zabalduko dituzte. Bertako eta bisitarien-tzat ateak zabalik badituzte ere, erabakiaren arrazoi nagusia eguneroko bezeroari zerbitzua eman eta zaintzen jarraitzea dela garbi adierazten dute.

Zerbitzua eman bakarrik ez, abuztuan Azpeitian erosteak gainera saria izango du. Izan ere, abuztuaren 1etik martxan du Bertan elkarteak Uda Digitala izeneko kanpaina.

Hau da, abuztuan zehar egiten diren erosketen artean bi Acer markako tableta zozkatuko dituzte. Zenbait eta erosketa gehiago egin, orduan eta aukera gehiago sariak etxera eramateko. Bertan merkatari elkartetik adierazten dutenez, «dagoeneko ez da behar herritik kanpora joateko behar dena lor-tzeko, izan ere herrian denetarik dago eta salneurri guztietan».

Astelehenean azoka

Bertako komertzioek herriko kaleei bizia ematen dietela ere adierazi nahi dute, lanpostuak sortu eta bertako ekonomia sustatu.

Asteartea jai denez, abuztuaren 15a Ama Birjinaren eguna, Azpeitiko Udalak jakinarazi du astelehenean, hilaren 14an, izango dela herriko ohiko azoka. Horrela beraz, asteartean jarriko dira plazan, zein berdura plazako zati berrituan bai bertako saltzaile eta baserritarrak zein beste postuak. Datorren astean ohiko modura bueltatuko da asteroko azoka, asteartera.

Bide batez, gogoratu, gaur ostirala ere baserritarren produktuak erosteko aukera izango dela urte osoan moduan.

Fotos

Vídeos