Abian da Azpeitian mendeko pertsonen zaintzarako eta arretarako ikastaroa

Dozena bat pertsona hasi dira ikastaroan. /  UDALA
Dozena bat pertsona hasi dira ikastaroan. / UDALA

Lanbidek antolatu izan du orain arte baina laguntzarik ezean, Udalak bere gain hartu du ikastaroa

AZPEITIA.

'Mendeko pertsonei gizarte- erakundeetan gizarte-eta osasun-arreta ematea' ikastaroa abian ipini dute Azpeitian. Azken urteotan Lanbideren diru-laguntzen bidez antolatu izan da baina laguntza horren faltan Udalak «aurrez izan duen arrakasta» ikusita eta ikastaroa egiten dutenek lana topatzen dutenaren jakitun, antolatzea erabaki du.

Hala, plaza guztiak beteta, atzo eman zitzaion hasiera. Ikastaroa presentziala izango da eta atzotik ekainaren 30a bitartean egingo dira saioak. Bi epealdi izango ditu: urtarrilaren 8tik maiatzaren 30era klase teorikoak jasoko dituzte parte hartzaileek. Astelehenetik ostiralera 15:00etatik 19:00etara izango dira klaseak. Maiatzaren 30etik ekainaren bukaerara arte praktikaldiak egin beharko dituzte. Horiek guztiak egin eta gaindituta profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute parte hartzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos