Borrar
Perez Arregi plaza jendez gainezka estreineko Ardo Txuri Egunean.
Ardo txuria eta giro paregabea nagusi Perez Arregi plazan

Ardo txuria eta giro paregabea nagusi Perez Arregi plazan

ELI AIZPURU

Domingo, 18 de junio 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Horrelako ekitaldiak antolatu ohi diren guztietan bezala, dena prest izan ostean, eguraldia da ospakizuna ondo baino hobeto ateratzeko lagun garrantzitsuenetakoa eta atzokoan hala suertatu zen, lagun izan zuten eguraldia Perez Arregi plazara hurbildu zirenak. Honela, eguraldi bikainarekin giro ezin hobea izan zen estreineko Ardo Txuri Egunean. Alde Zaharreko Tabernariek, AZTEk, antolatuta ehunka lagun hurbildu zen bertara eta ardo txuriaz gain, Getariako antxoa errazioak eta hainbat pintxo dastatzeko aukera izan zuten. Hauekin batera, artisau produktuak eta nola ez, gazta ere izan ziren aukeran.

Festan jarraitu nahi zuenak, izan zuen horretarako aukera Perez Arregin. Arratsaldean, II. Motor Festibal jaialdia ospatu zen. Motorren inguruan eta hauek inguruetatik bira egin ostean hainbat kontzertu izan ziren. Desira, Hyronika, Incursed eta Marmok taldeen ostean, AC/DC taldearen bertsioak jotzen dituen Black Ice taldeak itxi zuen eguna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios