Diario Vasco
Azpeitiar bikotea.
Azpeitiar bikotea. / IKASBERRI K.E.

Gravni txapelketako finalaurrekoan bihar Alkorta eta Martija

Euskal Herriko eta Errioxako pilota federazioen arteko Gravni txapelketa azken txanpara heldu da. Bihar jokatuko dute finalaurrekoa Oier Alkorta eta Eneko Martija azpeitiarrek. Hitzordua Basauriko kiroldegian dute, 10:00etan, eta nafarrak izango dituzte parez pare.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pilotariek jokatuko dute gomazko pala txapelketa eta azpeitiar bikotea ariko da jubenil mailako gomazko pala lehiaketan.

Kluben Arteko Euskal Herriko Txapelketa irabazi zuten iaz Alkortak eta Martijak bigarren urtez jarraian. Ostean, Gravnia prestatzen aritu da bikote azpeitiarra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate