Diario Vasco

Argiteria jarri eta plaza egokitu dituzte Elosiaga auzoan

'Denon Artean' prozesuaren baitan, eta bertako bizilagunek hala eskatuta, hainbat obra egin ditu Udalak Elosiaga auzoan. Hala, argiteria ipini dute eta bertako plaza ere egokitu da. Eliza ondoan iturria ere jarri du Udalak eta, auzotarrak elkar-tzeko eta haurrak jolasteko gunea dute bertan.

Josu Labaka zinegotzia Luis Azkue eta Miren Odriozola bertako auzo alkateekin izan da auzoan emandako aldaketak ikusten eta bizilagunak «gustura» agertu direla azaldu dute honen ostean. Guztira, 80.000 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate