Borrar
Egan taldea, erdian, Xabier Saldias.
Agurreko kontzertua eskainiko du Egan  taldeak zapatu honetan,  Sanagustin kulturgunean

Agurreko kontzertua eskainiko du Egan taldeak zapatu honetan, Sanagustin kulturgunean

19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da baina bertaratu nahi dutenek txartela eskuratu beharko dute aurrez

DV

Jueves, 20 de abril 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabier Saldiasek gidatutako Egan musika taldeak agurreko kontzertua eskainiko du zapatu honetan, hilak 22, Sanagustin kulturgunean. 46 urte oholtzaz oholtza igaro ostean, erretiroa hartuko du Saldiasek, eta azken kontzertua Azpeitian, bere sorterrian, eskainiko du. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da. Halere, bertaratu nahi dutenek sarrera eskuratu beharko dute Sanagustin kulturgunean edo www.kulturaz.eus atarian. Kontzertu berezia da talde mitikoarentza. Horrez gainera, ETBk grabatuko du.

Su Ta Gar, 28an

Sarek antolatuta, Su Ta Gar taldeak bere disko berria, 'Maitasunari pasioa', aurkeztuko du Soreasu An-tzokian hilaren 28an. Hitzordua 22:30ean izango da eta, taldearen hitzetan, lan berria «aurrekoak baino leunagoa da, maitasuna du ardatz nagusi». Aitor Gorosabelek, Xabi Bastidak , Galder Arrillagak eta Igor Diezek osatutako taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Sarrerak www.kulturaz.eus webean eskura daitezke, 16 euroan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios