Borrar
17. korrika Azpeititik igaro zeneko irudia, 2011n.
36 taldek egingo dute korrika Azpeitian, euskararen alde

36 taldek egingo dute korrika Azpeitian, euskararen alde

Goiztiarra izango da. Izan ere, apirilaren 5ean, igaroko da, 04:40an hasi eta 05:40ak bitartean

ELI AIZPURU

Jueves, 30 de marzo 2017, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Batzuk' lelopean 20. Korrika gaur hasiko da Otxandion, eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. Apirilaren 5ean, hau da, datorren asteazkenean, 04:40an hasi eta 05:40ak bitartean eramango dute lekukoa azpeitiarrek, Lasaon hasi eta Azkoitiko Txiki Golf pareraino.

37 eragile, talde, enpresa eta kuadrillak babestuko dute KorrikaAzpeitian. 36k korrika eginda eta beste batek korrikalaria erosita. «Herriko talde eta eragileek ekarpen ekonomikoa egin diote Korrikari, kilometroak erosiz; eta, horrela, euskara eta euskaldunen aldeko beste pauso bat eman dute. Merkatariak eta tabernariak ere ari dira bide horretan laguntzen, Korrika lagun bezala ekarpena eginda», azaldu dute herrian 20. Korrika antolatzen lanean ari diren AEK-k eta Natul euskara taldeak.

Korrikak berebiziko garrantzia du AEK-k bere lana egiten jarrai dezan. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiete «euskararen aldeko aldarri hau bere egin duten herritar eta talde guztiei». Haiez gain, herriko merkatari eta tabernariek ere egin dute ekarpena. «Mila esker guztioi. Aurten ere, aurreko edizioetan bezala, babes zabala eta anitza jaso du Korrikak gure herrian».

Ilargipean igaroko da Korrika Azpeititik. Ordutegi berezia medio, «azpeitiar guztiak gonbidatu nahi ditugu euskararen aldeko festa honetan parte hartzera». Ondoren, txokolatada egingo da.

Petoen banaketa

Gaur, osteguna, Sanagustin kulturgunean izango dira antolatzaileak petoak banatzen, 18:00etatik 20:00etara. Petoak eta Korrikako aldizkaria jasotzeko, ordain-agiria eraman beharko da.

Korrika kulturala

Korrikaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira herrian, eragile desberdinen partehartzearekin, korrika kulturalaren baitan. Honela, bihar, ostirala, 'Idiot Txou' antzezlana izango da Soreasun; eta Korrika Txikia, berriz, apirilaren 4an.

Ados teatroaren lana da 'Idiot Txou'. Asier Hormaza, Dorleta Urretabizkaia eta Josean Bengoetxea aktoreek zuzeneko irratsaio bat aitzakiatzat hartuaz gaurkotasunaren analisia egingo dute umoretik abiatuta.

Gaur egungo kazetaritzaren umorezko errepaso bat egiteaz gain, inprobisazio eta sorpresaz beterikoak, pertsonaien arazo eta gatazkak azalduko dituzte. Gaueko 22:00etan da saioa, Soreasu antzokian. Sarrera aurrez eros daitezke www.kulturaz.eus atarian, 10 euro ordainduta. Egunean bertan, 12 euro balio du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios