Diario Vasco

«Harmailak bete ditzagun» eskatu du ISBk

Honela nahi dituzte kiroldegiko harmailak.
Honela nahi dituzte kiroldegiko harmailak. / ISB
  • Añares eta Sammic ISB taldeek asko dute jokoan asteburu honetan; etxean izango dira biak

Herriko bi saskibaloi taldeek partida garrantzitsuak dituzte asteburuan. Añaresek ezinbestekoa du irabaztea LF2an jarrai-tzeko aukerak mantentzeko. ABDA taldearen bisita izango du. Sammicek, aldiz, bihar jokatuko du eta berebiziko lehia izango du. Iker Buenoren taldeak Zornotzaren aurkako derbia du eta azpeitiarrek ligako lider jarraitu nahi dute 6 partida besterik ez direnean falta denboraldia amaitzeko.

Beraz, zaleen babesa inoiz baino gehiago behar da. Hori dela eta, Iraurgi Saskibaloia klubak herritarren presentzia bermatzeko erabakia hartu du. Ahalik eta jende gehiagoarengana iristeko asmoz, bi herrietako merkatari txartela dutenei sarrera doan eskainiko zaie. Beraz, Bertan edota Herrixen txarteldunak ere ordaindu gabe sartu ahalko dira partidetara. Gauza bera egingo da Azpeitiko kiroldegiko edota Azkoitiko Elkarguneko txartela duten herritarrekin ere.

Azkenik, ISBko bazkideek beste norbait eramateko aukera izango dute, honela, bazkide batekin bi sarrera izango direlarik. «Kiroldegiko harmailak herritarrez beteta izatea» da helburua. Beraz, «Azpeitia eta Azkoitiko herritarrei gure taldeak babestu eta animatzera etortzeko gonbitea egiten diegu», amaitu du Lizasok.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate