Borrar
Soreasu antzokian izango da
Azpeitia, trikitixaren hiriburua

Azpeitia, trikitixaren hiriburua

Tapia eta Leturia, eta Aire Ahizpak ariko dira, besteak beste, larunbateko jaialdian

El Diario Vasco

Viernes, 17 de marzo 2017, 15:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbat honetan izango da Soreasu antzokian (17:30), aurtengo San Josetako Trikiti Jaialdia. Musikari ezagunekek hartuko dute parte. Batetik, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Bernardo Aguilera eta Walter Tuzzeorekin igoko dira oholtzara; Maixa Lizarribar, Errekalde anaiak eta Azkonobieta anaiak ariko dira jarraian kantari; Jone Uria eta Julene Lopetegik hartuko dute erreleboa; hainbat plazatan euren ahots hutsez jardun ohi diren Aire ahizpak ere bertan izango dira; Tapia eta Leturia ezagunak elkarrekin ikusteko parada ere emango du jaialdiak, eta, amaitzeko, Iker Allur eta EinGo taldeko partaide batzuk ere taularatuko dira trikitizaleen gozamenerako.

Urteak igaro ahala, sona handia hartu duen jaialdia da San Jose Egunaren bueltan egin ohi dena. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu izan dute 2007az geroztik; aurretik ETBk antolatzen zuen.

Jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude Pastorkua, Berdie eta Mendizabal tabernetan, 12 euroan. Sarrerak erreserbatzeko aukera ere badago, trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita edo 943-832828 telefonora deituta. Egunean bertan leihatila 16:00etan irekiko da, baina erreserbak jaso nahi dituenak 16:30ak baino lehen pasatu beharko du leihatilatik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios