Diario Vasco

Etxekoak garaile Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren kanporaketan

  • Erniarraitz 1 taldeko bertsolariek 17-7 puntuazio aldearekin irabazi zieten Oiartzungo Leixotikoei

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren jardunaldia jokoan izan da asteburuan Azpeitian.

Lehen faseko kanporaketetako bat egin zen ostiral gauean, Sanagustinen. Azpeitiko bi talde daude txapelketan eta horietako baten txanda izan zen. Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Urangak osatutako Erniarraitz 1 taldeak azpeitiarrak 17-7 puntuazio aldearekin irabazi zion Oiartzungo Leixoti taldeari. Ander Lizarraldek, Jon Otegik eta Jokin Irastorzak ordezkatu zituzten oiartzuarrak.

Giro bikaina izan zen Sanagustinen. Bertso saioaren aurretik afaria izan zuten eta guztira 100 bertsozale inguru elkartu ziren kulturgunean.

38 talde dira lehian Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketan. Finala Azpeitian jokatuko da maiatzaren 27an.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate