Diario Vasco

Aurtengo lehen Plazatarrak egingo da ostiralean, Enparantza Nagusian

Herriko plaza eta kaleak haurren berezko jolastoki moduan berreskuratzea da helburua.
Herriko plaza eta kaleak haurren berezko jolastoki moduan berreskuratzea da helburua. / E. A.
  • HH5etik LH6ra bitarteko haurrek har dezakete parte eta gaur, asteazkena, da izena emateko azken eguna

2016-17ko ikasturtea hasi zenetik, laugarrenez, eta estrainekoz urte honetan, Plazatarrak egitasmoa berreskuratuko dute gazteria saileko arduradunek. Ostiral honetan bertan izango da, 17:30etik 19:30era eta talde jolasak egingo dituzte herriko plazan.

HH 5etik LH 6ra bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta ezinbestekoa izango da izena ematen duten 4 umeko gutxienez arduradun batek izena eman eta ekintzan parte hartzea. Izen-emate orriak ikastetxeetan banatu dituzte eta bertan jasoko dituzte bihar otsailaren 15a bitartean. Hala ere, Gazte Informazio bulegoan ere izena eman daiteke, bertaratuz, telefonoz (943.15. 71.60) edo mezu elektronikoa bidaliz (gib@azpeitia.eus).

Herriko plaza eta kaleak «haurren berezko jolastoki moduan» berreskuratzeko helburuarekin jarri zuten martxan Plazatarrak egitasmoa Udaleko gazteria sailaren ekimenez, Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek eta Urrestillako haur zerbitzuak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate