Diario Vasco

'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia, bihar

Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrek 'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute bihar, otsailak 15, Sanagustin kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bertan, errefuxiatuen gaiaren bueltan Grezian bizitako esperientziak azalduko dituzte.

Elkar-ekin taldeak antolatu du hitzaldia eta helburua da, hitzaldiaren ondoren errefuxiatuen gaia landuko duen lan-talde bat sortzea.

Alde batetik, datozen hilabeteotan gaia herriratzeko eta, bestetik, errefuxiatuen egoeraren harira herritik abiatuta zer egin daitekeen hitz egiteko.

Elkar-ekin taldekoek azaldu dutenez, herritarrek interesa azalduz gero, otsailaren 22an bilera bat deituko dute gaia lantzen hasteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate