Diario Vasco

Bihar eguerdian egingo da otsaileko mutxikoen saioa plazan

Bihar, hilak 12, egingo dute otsaileko dantza jauzien saioa, plazan.

Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatzen dituzte mutxikoak.

Hileko bigarren igandean egin ohi dituzte dantza jauziak plazan. Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantzak «herriratu eta plazari bizia eman» asmoz antolatzen dituzte.

Ikustera joateaz gain, bertan parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek adin guztietako herritarrei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate