Diario Vasco

Astelehenean jarriko dituzte salgai 'Go!azen' ikuskizunerako sarrerak

ETB 1eko 'Go!azen' telesailaren antzezlana eskainiko dute Soreasu antzokian, otsailaren 25ean. Bi emanaldi izango dira, bata 11:00etan eta bestea 13:00etan, eta antzezlana ikusteko sarrerak astelehenean, hilaren 13an, jarriko dituzte salgai. Soreasuko leihatilan eta kulturaz.eus webgunean eskuragarri izango dira sarrerak, 17:30etik 19:00etara bitartean. Internet bidez ere izango da aukera sarrerak eskuratzeko. Guztira 200 sarrera jarriko dituzte salgai, 100 ikuskizun bakoitzerako.

Pertsona bakoitzak sei sarrera erosteko aukera izango du gehienez, eta sarrerako sei euro ordaindu beharko da. Kultur bonoa dutenek, sarrera bat erdi prezioan erosteko aukera izango dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate