Diario Vasco

Osasun jardunaldiak antolatu dituzte Baigerako aretoan

Udalak eta Emakumeen Mahaiak, zaintza ardatz hartuta, osasun jardunaldiak antolatu dituzte. Bi hitzaldi izango dira. Bata, gaur bertan, otsailak 9, zain-tzaileei zuzenduta, 'Nola nago ni zaintzen dudanean' izango du izenburutzat. Hurrengoa otsailaren 16an izango da eta 'Ni zaindu, zu zaindu, guztiok zainduak garenean' izango da leloa.

Kontxi Lopez adituak eskainiko ditu bi hitzaldiak, 16:30etik 18:30era bitarteko ordutegian. Irekiak dira, beraz, parte hartu nahi duen edozein pertsona gerturatu ahal izango da Baigerako areto nasian eskainiko diren bi hitzaldi hauetara.

Jabetze Eskolan izena

Emakumeen Jabetze Eskoletan parte hartzeko izen ematea joan den ostiralean amaitu bazen ere, izena emateko data luzatu dute parte-hartze arrakasta ikusita. Hala, otsailaren erdialdera arte eman daiteke izena Emakumeen Jabe-tze Eskoletan.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko Udaleko parekidetasun sailera (943.15.79.28) edo Emakumeen Txokora (943.15.70.55) jo daiteke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate