Diario Vasco

Musika Eskolako 36 ikasle izan ziren sarituak Andoaingo Piano Jaialdian

Ikasleak, harro, dominak eta diplomak erakusten.
Ikasleak, harro, dominak eta diplomak erakusten. / MUSIKA ESKOLA
  • Urrezko 9 domina eskuratu dituzte guztira; 26 zilarrezko eta brontzezko bat

Juan de Antxieta Musika Eskolako ikasleek saio ugari eskaintzen dituzte urtean zehar eta ekitaldi askotan hartu ohi dute parte. Hala ere, bada, instrumentu guztien artean, bereziki itxaroten duten ospakizun bat. Izan ere, mimoz prestatu ohi dira urtero Andoainen izaten den piano jaialdirako. 12.edizioa izan da aurtengoa. Andoaingo Udalak eta Deiadar Piano Jaialdiak antolatzeko elkarteak antolatuta, dozenaka ikaslek hartu zuten parte pasa den astuburan. Azpeititik 36 piano ikasle joan ziren guztira eta ez ziren esku hutsik bueltatu. Urrezko 9 domina eskuratu dituzte guztira; 26 zilarrezko eta bron-tzezko bat. «Gustura» agertu dira Musika Eskolakoak egindako lanarekin eta partehartzeaz gain, «bertako giroa eta beste partaiden saioez disfrutatzeko aukera» izan dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate