Diario Vasco

Martxoan serigrafia tailerra eskainiko da Dinamoan

Dinamoa Azpeitiko Sorkuntza Guneak serigrafia tailerra antolatu du. Saioak martxoaren 1etik 25era eskainiko dituzte, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 9:00etatik 13:00etara.

Eskolak Dinamoan (Soreasu an-tzokiaren ondoan) eta Naiart dendan eskainiko dituzte, Alaitz Alberdik eta Mikel Alberdik. Izen-ematea zabalik dago dinamoa.eus webgunean. 20 euro ordaindu beharko dira. Plazak mugatuak dira, gehienez 15 pertsonak har dezake parte. Otsailaren 24a da izena emateko azken eguna.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate