Borrar

Realaren kontra jokatuko du gaur, 16:00etatik aurrera, etxean,Lagun Onakek

PPLL

Domingo, 22 de enero 2017, 00:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hirugarren mailako Lagun Onak taldeak partida garrantzitsua du gaur aurretik. Reala izango du arerio, 16:00etatik aurera, Garmendipen.

Arrateren mutilek garaipen garrantzitsua lortu zuten pasa jardunaldian, Soduperen aurka. «Garmendipen galdutako puntuak, kanpotik ekarri behar», esan dute klubetik. Otamendik eta Ansoaldek sartutako bi golek urrezko puntuak eman zizkioten taldeari eta taldea igarotzen ari zen bolada txarrari buelta eman zioten.

Kosta egin zitzaion Lagun Onak taldeari partidan sartzea, baina lehen zatiko 19. minutuan, baloi luze bat Otamendiri iritsi zitzaion, eta ezkerrez gol polita sartu zuen.

Markagailuan aurretik, ondo kokatu zen zelaian Lagun Onak eta nahiz Sodupe taldeak baloia oinetan gehiago eduki, sendo aritu ziren defentsa lanetan.

Parekatua izan zen bigarren zatia. Neurketa amaitzeko lau minutu falta zirela, Aitor Arratek, Ansoalde gaztea zelairatu zuen Landaren ordez. Ezin hobeto aprobetxatu zuen aukera jokalariak eta hiru minutura Lagun Onakentzat bigarren gola lortu zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios