Diario Vasco

Mendeko pertsonei osasun arreta emateko ikastaroko izen-ematea zabalik

  • Hilaren 23an hasiko da kurtsoa, eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 17a da

Azpeitiko Udalak, gizarte sailaren eta Lanbideren elkarlanaren bidez, 'Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan-eta osasun arreta ematea' ikastaroa abian jarriko du, urtarrilaren 23an. Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta zati teorikoa eta praktikoa izango ditu. Saio teorikoak urtarrilaren 23tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, 15:00etatik 19:00etara.

Behin teoria amaituta, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek.

Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, urtarrilaren 17a baino lehen Lanbiden eman beharko dute izena. Horretarako ezinbestekoa izango da lehen mailako ikasketa ziurtagiria eta eskola graduatua aurkeztea.

Ikastaroaren inguruko informazio gehiago eta zalantzak argitu nahi dituztenek Udaleko gizarte sailarekin jarri daitezke harremanetan (943.15.72.00 edo ikastaroak@azpeitia.eus).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate