Borrar
Kadete mailako Euskadiko selekzioko kideak, udal arduradunak eta familiakoak atzo arratsaldean udaletxeko pleno aretoan.
«Zorionak Huelvan egin duzuen lan bikainagatik»

«Zorionak Huelvan egin duzuen lan bikainagatik»

Udalak harrera egin zien atzo arratsaldean selekzioarekin Espainiako azpitxapeldunak izan diren ISBko jokalariei

ELI AIZPURU

Miércoles, 11 de enero 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lorpen handia izan da. Pasa den asteburuan, ISBko kadete mailako lau jokalari Espainiako azpitxapeldunak izan dira, Huelvan jokatutako txapelketan. Andaluziako selekzioaren aurka finalerdiak irabazi ostean, Kataluiniaren aurrean erori ziren euskaldunak. Hasierako tristurak eta amorrazioak poz bihurtu dira orain eta zilarrezko domina gustura erakutsi dute Nerea Soraluze, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Alazne Lizundiak. Iraurgiko lau jokalariak atzo jaso zuten esker ona Udalaren aldetik. Beraiekin batera zeuden baita ere Andaluzian alboan izan dituzten entrenatzaile eta arduradun teknikoak, hala nola, Joseba Lizarralde, Aritz Aldalur, Intza Lizarazu eta Luis Agirre.

Protagonistekin batera gerturatu ziren hainbat familiako kide ere. Udaleko arduradunek diploma bana eman zieten. Estitxu Elduaien kirol batzordeburua izan zen hitza hartzen lehena eta Azpeitiaren izena eta batik bat, Azpeitiaren «alde onena», kirolari dagokiona, «bazter guztietan zabaltzeagatik» zoriondu zituen.

Eneko Etxeberria alkateak ere esker oneko hitzak eskaini zizkien eta «galtzen hasita, ohore bat da Kataluiniako selekzioaren aurrean galtzea», esan zuen.

Amaitzeko, Joseba Lizarraldek, udal arduradunak eta gerturatutako familiakide eta lagunak eskertu zituen. «Gustura ibili gara Iraurgiren izena eta Azpeitiarena zabaltzen. izan ere, Euskadiko selekzioa askok eta askok, Iraurgi zela ere pentsa-tzen zuten. Harro gaude lortutakoarekin. Batik bat finalerdiarekin geratzen gara, etxekoen aurka partida bikaina irabazi genuelako eta Katalanak, berriz, aurrerago baina menperatuko ditugu oraindik», esan zuen entrenatzaileak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios