Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Bihar ekingo die emanaldiei Paradisu Zinema zineklubak

'Dead Slow Ahead' filmarekin zabalduko dute urte berriko programazioa eta bonoa eskuratzeko aukera ere ipini dute

PPLL

Miércoles, 11 de enero 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar, osteguna, hasiko da Paradisu Zinema Zine klubaren programazioa 'Dead Slow Ahead' filmarekin. Horrekin batera iragarri dituzte ondorengoak ere: 'Aloys', 'I Daniel Blake', 'Girlhood' eta 'Merci, Patron' dira.

Bi gonbidatu berezi ere izango dituzte Soreasun filmak aurkezten; batetik, Anari musikaria berak aukeratutako filma batekin; bestetik, Koldo Almandoz zuzendaria bere 'Sipo Phantasma' dokumentala aurkezteko.

Ohi bezala, biharko lehen saioa, gaueko 21:00etatik aurrera izango da, Soreasu antzokian. 'Dea Slow Ahead' filma Mauro Hercek zuzendu zuen, 2015ean. Dokumental sui-tzar honek 74 minutuko iraupena du eta 16 urtez gorakoei zuzenduta dago.

Urteko bonoa

Urteko bonoa salgai jarri du Zineklubak, Sanagustin kulturgunean eta Soreasu Antzokian. 30 euroren truke, 2017an hamalau filma doan eta Mendi Tour jaialdiko 2 saioak prezio erdian eskaniko dira bonoarekin.

Horrez gain, Zineklubaren eguna antolatzekotan dira eta horren harira joango den egitaraurako ere balioko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios