Diario Vasco
Mikel Larrañaga.
Mikel Larrañaga. / E.A.

Mikel Larrañagak zabalduko du txotx denboraldia Añota sagardotegian

  • Ostiralean, urtarrilaren 13an, izangoa da hitzordua, 20:30ean, eta autobusa ipiniko dute sagardotegira joateko

Gabonak igaro ostean, berriro gainean dira urteko zita garrantzitsuak. Herria Sansebastian jaiei begira jarri da jada eta sasoi honetan ohi bezala, sagardo denboraldia ere martxan da. Ostiralean, hilaren 13an, zabalduko da txotx denboraldia Azpeitian. Añota sagardotegian egingo da kupelen irekiera ekitaldia. Txotxa zabaltzearen arduraduna Mikel Larrañaga herriko aizkolariak izango du aurten. Gipuzkoako txapelduna da Mikel eta Euskal Herriko Txapelketa nagusian hirugarren postua ere lortu zuen. Urtea maitzeko, Azpeitiko kirolari onenaren saria ere jaso berri du aizkolariak. Berak emango dio aurreneko tragoa aurtengo sagardo berriari.

Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso ariko dira bertsotan. Horrekin batera, Kupela taldearen erromeriak alaituko du festa. 20:30ean hasiko da ekitaldia.

Añota sagardotegira joateko, urtero bezala, autobus zerbitzua egongo da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate