Diario Vasco

Hartzubiko bidegorria egiten hasiko dira egunotan

San Martin estrata, konponduta.
San Martin estrata, konponduta. / UDALA
  • Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren lehen fasean San Martingo estrata egokitu da

Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren baitan duela zenbait aste herri barruko bidegorri sarea osatzeko obrak hasi ziren. Hala, San Martin estrata eta Artzubia hiribidean bidegorria egiteko obrak hasi ziren. Obrak bi fasetan egingo dira, eta lehen fasea bukatu da. Lehen obra horietan, San Martin estrata egokitu da; han espaloia kendu, galtzada-harria jarri eta bide osoa berdindu da. Aparkalekuentzako lekua berritu bada ere, bere horretan mantenduko da. Hala ere, zama lanak erraztu asmoz ilada berdinean mantendu bada ere, Artzubia hiribidearen ertzera mugitu da.

Urtarrilean aurreikusten da Artzubia ibilbidean bidegorria egiteko obrak hastea. Han, San Martin egoitzaren parean, errepidetik espaloiko zuhaitzetara arteko zatia bidegorri izateko pintatu egingo da. Zuhaitzetatik eraikinera bitarteko zatiak bere horretan oinezkoentzako pasealeku izaten jarraituko du. Artzubiko 11 eta 13 etxe atarien parean, espaloi estua dago, eta errepideak ez du ematen espaloia zabaltzeko modurik, beraz, oinezkoek lehentasuna izaten jarraituko dute zati horretan. 13 etxe ataritik zezen-plaza bitartean, berriz, bi metroko zabalera duen bidegorria egingo da, eta beste bi metro baino gehiago geldituko dira oinezkoentzako.

Bidegorria egitearekin bat, argiteria, saneamendu, telekomunikazio, ur eta elektrikitatze azpiegiturak berritu eta egokitzeko lanak ere egingo dira. Guztira 176.418 euroko aurrekontua du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate