Borrar
Lagun Onak Mendi Bazkunako kideak, ekimenaren logo berria aurkezten.
Azpeitia-Hazparne bideko lehen etapan parte hartzeko izena eman daiteke

Azpeitia-Hazparne bideko lehen etapan parte hartzeko izena eman daiteke

Osteguna, urtarrilaren 12a, baino lehen egin behar da inskripzioa, Lagun Onak MB-ko egoitzan edo web bidez

ELI AIZPURU

Domingo, 8 de enero 2017, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Azpeitia Hazparne, 30 urte, bi herri pausoz pauso' ekimena hasi da forma hartzen. Sei etapatan , oinez, lotuko dira bi herriak Lagun Onak Mendi Bazkunaren ekimenez. Eta horietako lehena, urtarrilaren 14an burutuko da, zapatuan.

Azpeitia eta Zarautz lotuko dira lehen saioa honetan. 26 kilometroko ibilbidea izango da lehen etapan egin beharrekoa. 8etan da irteera, plazatik. «Azpeititik irten eta bidegorrian Iraetaraino joango gara. Ondoren Oikiara. Bertan, Oikiako Elkartean hamaiketakoa (salda ta pintxoa) egingo dugu.Berriro ibilian, Artadi ingurutik Askizura eta aurrerago Getariara jaitsiko gara. Handik ibilaldia amaitzen joango gara Santa Barbaratik Zarautzera», esan dute Lagun Onak Mendi Bazkunako kideek. 14:00-14.30 inguruan Zarautzen izatea espero dute. «Mokadutxo bat egingo dugu amaieran».

Itzulerarako bi autobus ipini dira. Izan ere, egun berean Bilboko manifestaziora jon nahi dutenek, izango dute aukera horretarako ere. Autobus bat Azpeitira itzuliko da eta bestea Bilbora abiatuko baita.

Izena emateko, Lagun Onak Mendi Bazkunara jo edota mendizaleen web orriaren bidez (lagunonakmb.org) egin behar da. Inskripzioa egiterakoan, aurrez zehaztu behar da Azpeitirako autobusa hartu behar den, kaso horretan bi euro ordaindu beharko da; edota Bilborakoa hartu nahi den (4 euro).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios