Diario Vasco

Bertako Parrokiako Eguna ospatuko da Urrestillan, bihar

Bihar, urtarrilak 6, Errege Egunean, ospatuko da Urrestillan bertako Parrokiaren eguna. Meza nagusia eguerdiko 12:00etan izango da. Koruak Busca Sagastizabal Maixuaren 'Pastorella' meza, abestuko du. Ospakizun berezia izateaz gain, gogoan izango dira 2016. urtean gure artetik joan diren hildako herritarrak.

Mezari amaiera emateko hain ezaguna eta herrikoia den 'Hiru Errege datoz' gabon kanta abestuko dute.

Urrestillako Parrokiatik herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte Errege Eguneko elizkizunean parte hartzera.

Gainerako elizkizunak

Errege Egunean elizkizun gehiago ere izango dira. Honela, 9:00etan, Frantziskanetan ospatuko da meza; 11:15etan, Esklabetan eta 12:30ean emango zaio hasiera, Parrokian, bertan ospatu ohi den haurren eta familien mezari. Parrokiako Abesbatzak hartuko du parte elizkizunean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate