Diario Vasco

Aurtengo estraineko dantza jauziak egingo dira igandean, Plazan

Aurreko saioetako bat.
Aurreko saioetako bat. / KULTUR MAHAIA

2017. urteko lehenengo saioa izango da igande honetan, urtarrilak 8, 12:00etan, plaza nagusian. Urrian abiatu ziren laugarren urtez jarraian mutxikoen emanaldiei.

Duela hiru urte ipini zuten martxan mutxikoen proiektua herriko hainbat kultur taldek. Aurtengoan, Sahatsa Dantza Taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskola, Azpeitiko Kultur Mahaia eta Kulturaz Kooperatiba elkarlanean ari dira mutxikoen antolaketan. Elkarlanean antolatu izan dituzte dantza jauziak, hileko bigarren igandeetan, herriko hainbat txokotan, eta aurtengoan ere ildo beretik jarraituko du ekimenak.

Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da hain justu egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate