Diario Vasco

Igandera arte saneloiak ospatuko dituzte Landetan

Txerritxoaren atzetik, iaz.
Txerritxoaren atzetik, iaz. / E.A.

Eloy Deunaren Eguna ospatu zuten atzo Landetan. Urtero bezala, bertako jaiak antolatu dituzte eta igandera arte luzatuko dira. Gaur txerri boda izango da, Landeta jatetxean. Trikitilariak eta bertsolariak (Asier Txibilter eta Aitor Salegi) ere izango dira gaua alaitzeko.

Zapatuan, 9:30ean irtenda, BTT lasterketa jokatuko da, Erreka Bike-etik irtenda. Goiz osoan zehar, azoka egingo da, ganadu, gazta eta sagardo probaketarekin.14:00etan, bizikletako parte hartzaileek bazkaria egingo dute Bordatxon eta 16:30ean, ibilgailu klasikoen argazki rallya egingo da.

Igandean izango da festen azken eguna. 11:00etan, meza ospatuko dute Sierbatan. 12:00etan, zezen txikiak izango dira eta 13:00etan, urtero jende ugari bildu ohi duen herri kirolen saioa jokatuko da. Joseba Otaegi eta Ohian Larretxeak Mikel Larrañaga eta Otañoren aurka jokatuko dute eta Martin Mendizabal auzotarrak 150 kiloko kubikoarekin marka saiakera egingo du. Nola ez, soinujoleak ariko dira goiz osoan zehar giroa alaitzen eta Beñat Lizaso eta 'Ministro' ere bertan izango dira, bertsoak abestuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate