Diario Vasco

Banatu dituzte XXI. Mendiko eta XXVII. Udazkeneko Argazki rallyen sariak

Lagun Onak Mendi Bazkunako egoitzan egindako sari banaketa.
Lagun Onak Mendi Bazkunako egoitzan egindako sari banaketa. / AZPEITIKO ARGAZKI ELKARTEA
  • Igor Froilan izan da irabazlea helduen mailan, eta Enaitz Zubizarreta, aldiz, gaztetxoenean

Azpeitiko Argazki Elkarteak urtero, azken urteetan behin-tzat, egin ohi du Udazkeneko Argazki Rallya eta Mendikoa, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean. Banatu berri dira aurtengo edizioko sariak. Helduen mailan, lehen hiru postuetan azpeitiarrak daude gainera. Igor Froilan izan da irabazlea, 95 punturekin. Beraren-tzat izan ziren sariko 180 euro eta garaikurra. Bigarren eta hirugarren postuan, puntuazio berdinarekin, 93 puntu, Juan Mari Ibarzabal eta Maider Odriozola sailkatu ziren. Bigarren sarituak 150 euro eta garaikurra jaso zituen eta Odriozolak, aldiz, 120 euro eta garaikurra etxeratu zituen.

Aurrez saritu gabeko lehen herritarrak ere aipamena jaso ohi du sariketa honetan. Oraingoan, Mikel Cacigalentzat izan dira 90 euro eta garaikurra, 83 puntu lortu ostean. Argazki onenaren saria ere Igor Froilanentzat izan da. Beraz, beste 60 euro eta garaikurra jaso zituen.

Gaztetxoen mailan ere banatu zituzten sariak. Kasu hauetan, diruaren ordez, balio berea duten txartelak eman zaizkie irabazleei. Honela, Enaitz Zubizarreta izan da lehen sailkatua, 79 punturekin. 30 euroko balea edo txartela eta garaikurra jaso zituen. Bigarren sria, 20 euroko txartela eta garaikurra, Leire Zelaiarentzat izan da, 77 punturekin, eta hirugarrena, 15 euroko balea eta garaikurra, Jon Zabalak eskuratu du puntuazio berdinarekin.

40 heldu eta 14 gaztek hatu dute parte aurtengo edizioan. Herritarrez gain, Zestoa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Azkoitia, Legazpi edo Barakaldotik etorri ziren.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate