Diario Vasco

Azpeitiko Herritarren Foroak ibilbideari bukaera emango dio bihar

Foroaren aurkezpen ekitaldiko irudia.
Foroaren aurkezpen ekitaldiko irudia. / AHF
  • Jendaurrean azalduko dituzte ondorioak, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean

Bi urtez bildu ostean eta hainbat elkarrizketa eta lanaren ondoren, bihar, osteguna, amaitu- tzat emango du bere ibilbidea Azpeitiko Herritarren Foroak.

Bi urte igaro dira Foroa estrainekoz elkartu zenetik. Bederatzi lagunek osatzen dute: Alaitz Aguado Uranga, Jexux Aizpurua, Miren Alcedo, Jabier Altuna, Joxe Arregi, Felipe Murillo, Miren Odriozola, Manoli Uranga eta Mertxe Urtuzaga Otaegi. «Herritar anitzez» osatutako taldea da. Hasieran «diskretuki» aritu bazen ere, joan den urtean egin zuen foroak lehen aurkezpena, eta ordura arte bizitakoa plazaratu zuten ekitaldi xume baten bidez.

Ordutik hona, gaur egun foroa osatzen duten lagunek elkartzen jarraitu dute, «lorturiko errespetu eta elkar ezagutza aprobetxatuz iragan hurbilak, orainak eta etorkizunak lotzen dituen zenbait korapilo aska-tzeko saiakeran». Baina heldu da, hasitako ibilbideari bukaera emateko garaia. Ez ordea denbora guzti honetan bizitako elkarrizketa prozesuak emandako ondorioak herritar guztiekin partekatu gabe. Beraz, azken ondorioak plazaratzeko hi-tzordua jarri dute.

Bihar, osteguna, abenduaren 1ean, 19:00etan hasiko da ekitaldia, Sanagustin kulturgunean. Antola-tzaileek bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte hala nahi duten herritar guztiak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate