Diario Vasco
Txikitxoak dantzara irtetzeko prest.
Txikitxoak dantzara irtetzeko prest. / ARGAZKIAK E.A.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere eguna izan zuen atzo Frontoi Txikian

Egun handia izan zen atzokoa Itsasi Euskal Kultur Taldeko egungo eta aurreko kide guztien-tzat. Urtero urte sasoi honetan egin ohi duten bezala, Itsasiren Eguna izan zuten eta nola ez, gainerako ekitaldien artean, ez zen euskal dantzarik faltatu.

Goizeko 11:30ean elkartu ziren kideak. Parrokian izandako meza batekin eman zieten hasiera egunari. Ondoren, taldeko dantzari txikien tartea izan zen. Frontoi Txikian ohiko erakustaldia egin zuten. Guraso eta senitarteko ugari gerturatu zen pilotalekura txikitxoen dantzak ikustera.

Behin dantzaldia amaituta, taldeko kide zein kide ohiak, bazkari batean elkartu ziren ekitaldiarekin jarraitzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate